• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

Benetan al dakigu zer jaten dugun?

Benetan al dakigu zer jaten dugun?

Elikadura osasuntsua erosketa-saskian hasten da, baina gaur egun, ez da batere erraza supermerkatuan elikagai onenak aukeratzea. Hainbat eta hainbat produktu mota daude, ezen jakin ere ez dakigun zer jaten dugun. Ez utzi itxurek menderatzen: ikasi iruzurrezko etiketak bereizten zure helburuak lortzen lagunduko dizun janari osasuntsua erosteko.

Nahas dezaketen etiketak: Zer da benetan esan nahi dutena?

Salgai dauden elikadurako produktu guztiek trazagarritasun eta etiketatuko arau batzuk bete behar dituzte. Horrela, haien jatorria kontrolatzen da eta segurtasuneko kontrol guztiak gainditu dituela egiaztatzen da. Halere, produktua segurua izateak ez du esan nahi osasuntsua denik. Gako-datuak nutrizio-informazioan eta osagaien zerrendan daude.

Enpresek gure arreta deitzen dute produktu berriekin eta ustez osasuntsuak diren alegazioekin, baina beti ez dira esaten dutena. Ez gaituzte zuzenean engainatzen, baina jakin badakite marketin eta publizitateko teknikak nola erabili. Horregatik, oso garrantzitsua da etiketak ongi irakurtzea, erosten duguna benetan zer den jakiteko.
Hauek dira erabiltzen diren apeu batzuk eta engainua eragin dezaketen hainbat zigilu:

• Naturala, etxekoa, artisaua edo tradizionala. Ez dute bene-benetako informaziorik ematen, ez dagoelako haien definizio zehatzik. “Natural” gisa saltzen den elikagai batek azukrea gehituta, kalitate txarreko koipeak edo zapore-emaileak izan ditzake. Benetan etxekoa den janaria gure sukaldean egiten dena da.
• Ekologikoa, eko, bio eta organikoa. Europar Batasunak ekoizpen ekologikoko ziurtatutako produktuak izendatzeko onartutako terminoak dira guztiak. Araudi ekologikoa betetzen dutela bakarrik esan nahi du, baina batzuk osasuntsuak izango dira eta beste batzuk ez.
• Begetarianoa eta beganoa. Begetala modan dago eta asko dira joera horri onura atera nahi dioten enpresak, begetarianoentzat egoki diren produktuen publizitatea egiteko, kalitate txarreko ultraprozesatuak barne. Beganoa izateak ez du esan nahi osasuntsua denik, jatorri begetaleko hainbat osagai batere gomendagarriak ere baitira, olio begetal hidrogenatuak, esaterako.
• Light eta arina. Light produktuek baliokideek baino % 30 kaloria gutxiago dute, baina horrek ez du osasuntsuago egiten. Adibidez, gaileta edo patata frijituen light bertsioak ere kaloria ugari ditu, eta ez dira oso nutritiboak.
• Koipe gutxikoa edo desnatatua. Sarri, koipeak kendu dizkieten produktuei azukreak edo almidoia gehitzen zaie haien ehundura hobetzeko, eta haien kalitate nutrizionala gutxiagotzen da horrela.
• Glutenik eta laktosarik gabe. Badakigu elikagai bat ez dela osasuntsuagoa glutenik edo laktosarik ez edukitzeagatik. Alergiak, intolerantziak edo sentsibilitate bereziren baten ondorioz haiek irensterik ez dutenentzat bakarrik dira aukera baliagarriak.
• Zuntza, mineral edo bitamina ugarikoak. Benetako nutrizio edukitik aldendu gaitzaketen izen osasuntsuak dira. Esaterako, bitaminekin aberastutako zerealak berez kaloria askoko ultraprozesatuak dira, kalitate baxuko koipeekin eta azukre gehiegirekin.
• Energia iturria. Kaloria asko dituela ezkutatzen duen mezua da, oro har kalitate txarrekoak, gehitutako azukreak eta koipe ugarirekin.
• Azukrearen ezkutuko izenak. Prozesatu askok azukreak beste izen hauekin ezkutatzen dituzte: Jarabea edo arto-ziropa, destrosa, agabe-ziropa, astigar-ziropa, maltosa, sakarosa, fruktosa, melaza, maltodestrina edo almibarra dira ohikoenak.

Zalantza izanez gero, galdetu profesional bati

Garrantzitsua da iruzurrezko etiketak bereizten jakitea, nahasketa batzuek gure dieta honda dezaketelako, gu konturatu gabe. Ikas ezazu erosketa osasuntsua planifikatzen profesional baten laguntzarekin, eta konfiantza izan Lur Garmendia nutrizio kontsultan eskainiko dizugun esperientzian. Gure adituen taldeak elikadurari eta nutrizioari buruzko zalantza guztiak argituko dizkizu, beti ere zure helburuetan oinarrituta, zure neurrira.