• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

Elikadura-intolerantziak

Elikadura-intolerantziak

Elikadura-intolerantziak

Modu osasuntsuan elikatzea da osasun ona edukitzeko lehenengo urratsa, baina ongi sentitzea ere esan nahi du. Batzuetan, gorputzak modu okerrean erreakzionatzen du zenbait elikagairekin, eta hainbat sintoma eragiten ditu. Elikadura osasuntsua duzula baina digestio txarrak, buruko minak edo arrazoirik gabe nekatuta zaudela sentitzen al duzu? Baliteke elikadura-intolerantziaren bat izatea.

Elikadura-intolerantziak eta -alergiak: zertan bereiz ditzakegun

Elikadura-intolerantziak eta -alergiak gorputzak zenbait elikagairen aurrean oker erantzuteko moduak dira, baina maiz elkarrekin nahasten baditugu ere, bereizten jakin behar ditugun patologiak dira.

Alergia batean sintomak berehala edo ia berehala senti daitezke, eta IgE antigorputzek hartzen dute parte. Beraz, erreakzioak oso zuzenak dira eta erraz hauteman daitezke, baina ez dira zertan digestiboak bakarrik izan. Erreakzio alergikoek arnas arazoak, urtikaria eta beste arazo larriago batzuk ere eragin ditzakete.

Elikadura-intolerantzia edo sentsibilitatea, aldiz, zailagoa da identifikatzen, ondorio patologikoak ez direlako horren argiak. Gorputzak IgG antigorputzak sortzen ditu erreakzio honetan, zeinak elkartzen direnean hainbat sintoma eragiten duten hantura-bitartekariak askatzen diren.

Intolerantzian, erantzuna pixkanaka areagotzen doa eta are larriagoa izango da erreakzio hori eragiten duen elikagai kantitate gehiago irentsi ahala. Norbaitek elikagai batekiko sentsibilitatea duenean, gorputza ez da hura asimilatzeko edo ongi digeritzeko gai, eta, sarri digestio arazoak ematen ditu.

Zerk eragin dezake intolerantzia eta zein dira sintomak?

Gaur egun, zientzialariek intolerantziak eragiten dituzten elikagaiak identifikatzen jarraitzen dute lanean, oso anitzak izan baitaitezke. Hedatuenen artean daude laktosa, glutena, fruktosa, sulfitoak eta beste hainbat osaga kimiko. Beraz, egunero kontsumitzen ditugun produktuen artean daude: esnea eta esnekiak, fruta, garidun produktuak eta beste zereal batzuk, ogia tartean, txokolatea edo ardoa. Beraz, oso garrantzitsua da gure eguneroko dietan kalte egiten digun zerbait dagoen jakitea,

Eta, nola ezagutuko ditugu sintomak? Erreakzioak berehalakoak ez direnez, zailagoa izaten da haien diagnosia egitea. Ohiko sintomak digestio-arazoak izaten dira, sabeleko hantura, gasak, heste narritakorraren sindromea, goragalea edo bihotzerrea, baina eman ditzake, buruko minak, migrañak, nekea, gizentzea edo elikagaien gabeziak ere.

Nola detektatu eta tratatu elikadura-intolerantziak

Itxuraz, arrazoirik gabe elikagairen batek erreakzio okerrak eragin diezazkigula uste badugu, profesional batengana joan eta intolerantziarik duzun hark baloratzea da egokiena. Lur Garmendia Nutrizio Kontsultan adituak gara elikadura arazoak banaka osatzen, eta azterketa pertsonalizatuak egiten ditugu, proba osagarriak baliatuta. Odol laginekin neurtzen den intolerantzia-proba bitartez bakarrik, oso proba erraza izanik, jakin ahal izango duzu elikagairen bati intolerantzia diozun.

Emaitza positiboak lortuz gero, zuri hobeen egokituko zaizun dieta hobeto planifikatzen lagunduko dizu gure taldeak, ondoeza eragiten dizuten elikagaiak kenduz. Orokorrean, produktu horiek hilabete batzuk geroago sartzen joaten dira, gorputzak pixkanaka haiek toleratzen joan ditzan.

Digestio-arazoak edo buruko mina baduzu edo indarra falta zaizula sentitzen baduzu, eskatu intolerantzia-proba egitea eta eskatu laguntza gure taldeari. Otorduak modu osasuntsuan planifikatzen ikasiko duzu elikadura aberats eta anitzaz gozatzen uzten ez dizuten elikagaiak saihestuz.