Elikagaien intolerantzia alimentu zehatz baten edo batzuen aurrean organismoak duen babes edo erreakzioa da. Elikagaien alergia baina zailagoa da aurkitzen, adierazpen patologikoak ez baitira hain argiak. Elikagaien intolerantziaz hitz egiten dugunean, pertsona horrek “sentsibilitate” bat –ez alergia- edukiko du elikagai batzuekin.
ZER DA ZEHAZKI ELIKAGAIEN INTOLERANTZIA?
Elikagaien intolerantzia (elikagaien sentsibilitatez ezaguna dena ere) organismoak elikagai zehatz batzuek aurrean duen erreakzioan datza.
Batzuetan, arazoak sortzen dizkigun elikagaiak gehienetan irensten ditugunak dira, askotan gehien gustuko ditugunak gainera, eta antsietatea eragiten digute. Sintomak ezberdinak izan daitezke: entzima-hutsa, adibidez laktosari intolerantzia; kimiko batzuei sentsibilitatea, adibidez txokolate edo ardoak migrainak sor dezakete; edo erantzun immunitario humorala igG motatakoa analisian azalduko balitz.
Ikerketak erakutsi duen antzera, elikagaiak IgG antigorputzen gehikuntzarekin lotura eduki dezake. Baldintza egokietan, antigorputzak sistema immunologikoak eliminatu ez dituen elikagaien proteinekin guneak sor ditzakete, honek eragin txarrik sortu gabe. Sistema digestio-laguntzaile edo immunologikoa konprometitua bada, gune hauek organismo guztiagatik mugi daitezke eta hantura eragin dezakete; sintoma asko sortuko ditu honek: nekea, Heste Suminkorraren Sindromea (HSS-a), migraina edo gizentasuna.