• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

BIZITZA ETAPAK

Gure elikadura haurtzarotik zahartzarora osasuntsua izan behar du, nahiz eta etapa bakoitzean badira desberdintasunak markatzen duten xehetasunak.

HAURTZAROA

Haurtzaroan dieta aproposa eramatea da gure bizitza osoan zehar osasuntsu mantentzeko zutabeetako bat, horrela, besteak beste, loditasuna, diabetesa eta gaixotasun kardio-baskularrak bezalako gaixotasun asko prebenitzeko.

Bizitzako etapa hau momentu aproposena da jateko ohitura osasungarriak bereganatzeko. Modu berean, momentu ezin hobea da, txikitatik kirola egiteak daukan garrantzia erakusteko. Etapa honetan energia eta proteina kopurua handitzen joango dira umeak hazten doazen heinean. Gutxi gora behera 10 urteak bete arte umeen elikadura beharrak antzekoak dira, hortik Aurrera garapen sexualarekin hasiko dira. Dieta anitza jarraitzen bada, dentsitate handiko nutrienteekin elikadura orekatua bermatuta egongo da.

NERABEZAROA

Nerabezaroa hazkunde eta garapen azkarra ematen den bizitzaren etapa bat da, beraz energia eta nutriente gehiago beharko dira. Garai honetan gorputzean ematen diren aldaketak elikadura beharretan eragina daukate. Energia, proteina eta karbohidato kopuru altuak dira eta hazkunde tasa eta jarduera fisikoaren araberakoak izango dira.

Beraz dieta orekatu bat, bizitzaren etapa honetan dagoenarentzat osasun onaren bermea izango da.

HELDUTASUNA

Etapa honetan ariketa eta dieta osasuntsua izango dira zutabe nagusia. Heldutasunean arazo handienetariko bat pisua mantentzea izaten da.

ZAHARTZAROA

Zahartzaroak elikadura aldaketa baldintzatuko du eta elikadura egoeran eragin dezake, horien artean gorputzaren konposizioa, zaporea eta usaina zentzumenak eta aldaketa metaboliko eta neurologikoak izan daitezke dieta osasuntsu eta osasungarri baten mendekoak.

Horregatik funtsezkoa izango da bizitzaren etapa honetatik pasatzen den pertsona bakoitzari  dieta pertsonalizatu bat prestatzea.

EMAKUMEZKOETAN ALDAKETAK

Emakume batek bizitzan zehar etapa oso desberdinak zeharkatzen ditu, beraz beharrezkoa izango da une bakoitzean dieta behar bezala egokitzea, beti nutriente eta energiaren portzentajeak kontrolatzen.

  • Haurdunaldia: Bizitzaren etapa hain garrantzitsu honetan elikadura osasungarria ezinbestekoa izango da.  Amaren dieta eta elikadura haurraren osasunean eragina edukiko du epe motza eta luzera.
  • Edoskitzea: Edoskitze garai honetan, emakumeak nutriente, energia, proteina, bitamina, magnesioa etab.-eko kopuru handiagoak beharko ditu.
  • Menopausia: Garai honetan elikadura egoera ona edukitzea funtsezkoa izango da osasuntsu egoteko eta osteoporosis bezalako gaixotasunak prebenitzeko. Kaltzioak paper garrantzitsua izango du eta horretarako garrantzi handia izango du ondo elikatzea.