• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

Janariarekiko antsietatea, elikadura, estresa eta emozioak

Janariarekiko antsietatea

KONPULTSIBOKI JATEN DUT, ANTSIETATEAGATIK IZANGO OTE DA?

Gaur egun gutxi dira estresa noizbait bere bizitzan sufritzen ala sufritu ez duten pertsonak, eta askotan, elikadurarekin zuzeneko erlazioa edukitzen du. Triste gaudenean eta zerbaitek arduratzen gaituenean, gehiago eta okerrago jateko joera edukitzen dugu, eta azkenean errudun sentitzen gara, hainbeste jateagatik lotsatuta, eta beraz lehen baino antsietate gehiagorekin…

Lur Garmendia Elikadura Kontsultan badakigu estresak eta antsietateak janariarekiko ohitura txarrak hartzea eragiten digutela, horregatik garrantzitsua da kontzientzia hartzea eta gure emozioak arautzea ondo jateko ohitura eduki dezagun eta orokorrean osasuntsuago izan gaitezen.

OSASUNA ELIKADURA ONAREKIN HASTEN DA

Gure emozioen arrazoia edozein bada ere (tristura, poztasuna, lotsa, kulpa…) ez lukete elikadura ohitura onetatik ihes egiteko arrazoi sendo bat izan beharrik, janariari ekitaldi sozial bat izateko aukera emanez.

Zure kezkek era konpultsiboan jateko beharra sortzen badizute, lehenik arazoaren sustraira joan beharko duzu, eta konponbidea bilatzen duzun bitartean, zure buruari ondo jatea proposatu beharko zenioke. Onena, koipe gutxi dituzten ordezko errezetetan pentsatzea izango da, fruta, barazkiak, arrain eta haragi txuriak, bihi osoko zereal integralak, egiskariak eta arraultzak erabiliz. Zure gorputza ondo elikatua egoteak zure buruari lagunduko dio, eta behar ez dituzun gehiegizko kilo horiek ez dituzu irabaziko.

Eta beti esaten dizugun bezala, zure janari ordenarekin laguntza behar baduzu, Lur Garmendia Kontsultan elikadura adituak gara eta zure osasuna min hartuta ez geratzen eta antsietateari agur esaten lagunduko dizugu.