Zeharkako kalorimetria pertsona bakoitzaren metabolismo basala neurtzen duen proba da. Proba hau azkarra eta erraza da; ahoko batean arnastean datza eta emaitza minutu gutxira lortzen da.
Zer da metabolismo basala? Gure gorputzak atseden egoeran gastatzen dituen kaloria kantitatea da. Gorputzak kaloria hauek erabiltzen ditu beharrezko funtzioak mantentzeko (arnasketa, bihotz taupadak, garuna…). Egia izan arren, pertsona gehienek ez dute uste metabolismo basalak erretzen duela eguneroko kaloria gehien (%75a pertsona osasuntsuetan eta %100 pertsona gaixoetan). Gastatzen ditugun gainontzeko kaloriak gure eguneroko ariketa fisikoetan gastatzen ditugu.
Eta zer faktorek zehazten dute gure metabolismo basala?
Naturalki metabolismoak behera egiten du heldutasunean, %2-3 hamarkada bakoitzean, normalean, masa muskularreko galerarengatik.
Gizonezkoek, gorputzaren konposizioagatik, normalean emakumezkoak baino metabolismo altuago bat dute.
Altuera eta pisua handiagoa denean, metabolismo basala ere handiagoa da. Izan ere, gorputzak gehiago lan egin beharko du mantendu ahal izateko.
Giharrak gantza baino kaloria gehiago erretzen ditu, atsedenaldian barne. Azken artikulu zientifikoen arabera, masa muskularreko kilogramo batek 3 eta 5 aldiz gehiago erreko du gantza.
Ariketa fisikoa egiten duten pertsonek, gantza gastu handiagoa izan ohi dute, baita atsedenean ere. Honek esan nahi du, masa muskular handiagoa dutela.
Gure organismoko gastu metabolikoak kudeatzen ditu genetikak.
Hormona batzuek metabolismoa azkartu ala mantsotu dezakete. Adibidez, gorputzeko tiroidea hormonen maila baxuek, metabolismoa %15 edo gehiago jaitsi dezakete. Bestalde, kortisol altua edukitzeak ere, gastu metabolikoaren jaitsiera eragin dezake.
Botika eta gehigarri batzuek metabolismo basalean jaitsiera eta igoera eragin dezakete.
Metabolismo basalaren jaisteko joera bi arrazoiagatik izan daitezke: 1) gorputz argal batek energia gutxiago behar du mantenimendu bat egiteko, eta 2) argaltze prozesuan gorputzak energia gehiago gordetzen du eta horiek kaloriatan bilakatuko dira geroago, batez ere, dieta kalorietan baxua den kasuetan. Horregatik garrantzitsua izango da metabolismoa argaltze prozesuan.
Gorputz tenperatura igoera dagoenean metabolismo gastua ere igotzen da. Bestalde, infekzioak ditugunean energia gehiago gastatuko du gure gorputzak.
Gaixotasun kronikoak metabolismo basala handiagotu ala txikiagotu dezakete.
Estresak eta urduritasunak, nahiz eta arrazoi positibo batengatik izan, metabolismoaren igoera bat sortu dezake, kaloriak ere gora egingo dute honenbestez.
Haurdunaldi eta edoskitze faseetan ere metabolismo basalaren igoera bat suma dezakegu.
Zergatik da garrantzitsua gure metabolimo basala neurtzea? Dietetika kontsultetan formula asko daude gure metabolismo basala neurtu ahal izateko, hala nola, adina, sexua, estatura eta jarduera fisikoa ikusiz. Baina formula hauek ezin dute gure genetika, hormonak, osasuna etab. kontuan hartu. Eta izan ere, alderdi hauek garrantzi handia hartuko dute energia kontsumitzerako garaian, eta faktore hau izango da gorputz aldetik besteengatik ezberdinduko gaituena. Alderdi hauek izango dira dieta batean kontuan hartu beharko direnak eta erantzun positibo zein negatiboak ekar ditzaketenak. Kalorimetria ez da estimazio bat, neurketa bat baizik. Beraz, guztiz fidagarria izango da eta elikadura pertsonalizatu bat egiteko aukera emango digu, betiere egoera guztiak kontuan hartuz eta emaitza positibo bat bilatuz.
Formulek kalorimetriaren beharrak balioesteko eta gutxiesteko joera dute, dietak espero bezain ondo ez funtzionatuz. Bitartean, kalorimetriak neurketa erreala eskaintzen digu eta dieta batean gure beharretara ondo ajustatzeko aukera ere emango digu. Dietan dauden pertsona askok ingurukoek bezain beste jaten ari direlaren inpresioa dute eta nahiz eta ingurukoek gizentzeko joera duten, hauek dietaren prozesuarekin batera argaltzen hasten dira. Hau guztiz normala da, izan ere, metabolismoaren araberakoa izango da. Kasu hauetan, kalorimetrian egindako neurketaren eta formulen araberako estimazioaren desbideratzea oso garrantzitsua izaten ohi da. Honela, dieta “normalak” (formuletan oinarritutakoak) ez dira eraginkorrak izaten, eta honekin batera, emaitza ezean, dietan dagoen pertsonaren motibazioa ere jausten hasiko da. Kalorimetriak dieta guztiz pertsonalizatu eta eraginkor bat egiteko aukera emango digu.
Nola neurtzen du metabolismo basalak gure gorputzeko zeharkako kalorimetria? Gure zelula barruan oxigenoa konbinatzen da haien energia ateratzeko asimilatu ditugun mantenugaiekin. Horrela metabolismoan osatzen dituzten erlazio kimikoak gertatzen dira. Zeharkako kalorimetriak gure arnasketako oxigenoaren kontsumizioa eta karbono dióxidoaren ekoizketa neurtzen du. Oxigenoa eta gastu matabolikoa proportzionalki doanez, zeharkako neurketa hau lortuko dugu:
Metabolismo basala alda daiteke? Metabolismo basalak adina eta beste zenbait situazioekin aldatu daiteke; haurdunaldiarekin, pisu jaitsierarekin (batez ere masa muskularraren galera dagoenean) eta gaixotasun kronikoekin, adibidez. Esan bezala, bizitza pasa ahala metabolismo basala aldatzen doa, helduaroan igotzen joaten da eta elikadura aldatzea beharrezkoa izaten ohi da.
Kalorimetria egiteko baraurik egin behar da? Kalorimetriaren froga egiteko baraurik joan behar da, ezin da ezer jan gutxienez 4 ordu lehenago eta jarduera fisikoa egitea ere ez da egokia ordu horietan. Honela ere, ez da edari estimulatzailerik hartuko 4 ordu lehenago: kafea, tea… Ezingo da nikotina hartu gutxienez froga baina ordu bat lehenago eta ezin dira normalean hartzen ez diren medikamentuak hartu.