Zer den esaten ez badakizu ere, ziur osasun arazoak saihesteko kolesterola kontrolatzearen garrantziaz hitz egiten entzun duzula. Egia esan, nahasmen handia sortu a substantzia horren inguruan, askok ez baitakite funtsezko betekizunak dituela. Ba al dakizu zergatik den hain garrantzitsua? Haren gakoak aztertuko ditugu zalantzak argitzeko.
Zer da zehazki kolesterola?
Kolesterola lipido bat da berez, animalia ornodun guztien zelula guztietan aurki daitekeen molekula koipetsu bat, baita gizakienetan ere. Kolesterol kantitate handi bat gorputzak berak sortzen du, baina elikagaien bitartez ere irensten dugu.
Argi eduki behar dugu bizirik irauteko ezinbesteko substantzia dela. Gorputzaren funtzionamendu egokirako ezinbesteko funtzioak betetzen ditu, besteak beste:
- Hainbat hormona sortzea ahalbidetzen du, tiroidesekoak eta sexu-hormonak, esaterako.
- Eguzki-izpiek D bitamina bihurtzen dute, eta azala babestuz, deshidrataziotik babesten gaitu.
- Bilisaren formazioan parte hartzen du, elikagaien digestioan funtsezkoa.
- Oinarrizkoa da gorputz osoko zelulak eratzeko, hazkuntza etapan gehienbat.
Baina, nola jarduten du? Kolesterola, behar duten zeluletara garraiatzen da gibeletik. Proteina mota batek (lipoproteinak) garraiatzen du odolean zehar.
Kolesterol mota: HDL eta LDL
Jende artean kolesterol “txarra” eta “ona” esaten dugu, baina, egia esan, biak datoz substantzia beretik. Bien arteko aldea itsasten diren proteina mota da. Honela bereizten dira:
- LDL edo kolesterol “txarra”. Dentsitate baxuko proteinek kolesterola gibeletik eta hesteetatik jasotzen dute, eta gorputzeko zelula eta ehun guztietara garraiatzen dute.
- HDL edo kolesterol “ona”. Dentsitate handiko proteinek erabili ez duten zeluletatik soberan dagoen kolesterola hartzen dute eta berriz ere eramaten dute gibelera. Han, suntsitu egiten da.
Zergatik esaten da bata ona dela eta bestea txarra? Gehiegizko edo soberan dagoen kolesterol gehiegi metatzen bada eta gorputzak hura desegiterik ez badu, odol basoak buxatu ditzakeelako.
Kolesterola eta gaixotasun kardiobaskularrak
Kolesterol gehiegi izateak, hiperkolesterolemia deritzona, arterosklerosia eragin dezake, arterien pixkanakako buxadura, hain zuzen ere. Patologia hau gaixotasun larrien arrisku-faktore bat da, besteak beste: hipertentsioa, bularraldeko angina, tronboa edo miokardioko infartuak eta baita garunekoak ere.
Kolesterola altu izateak ez du itxurazko sintomarik ematen. Horregatik, ezinbestekoa da bizimodu osasuntsua izatea, pertsona bakoitzarentzat elikadura osasuntsuarekin eta haren mailak aldizka kontrolatzea.
Elikadurarekin harreman zuzena
Ikusi dugunez, zati bat gorputzak berak eratzen duela, baina jaten dugunarekin ere dago lotuta. Animalia koipeek bakarrik dute kolesterola, baina ez dira “txarra” igo dezaketen elikagai bakarrak. Dieta mediterraneoa da kolesterol mailak modu osasuntsuan mantentzeko jarrai dezakezun eredu onena:
- Jan itzazu fruta eta barazki ugari, zereal integralak, lekaleak eta proteina gihartsuak.
- Aukeratu koipe osasuntsuak, omega 3 eta omega 6 ugari dituztenak, esaterako arrain urdinak, fruitu lehorrak, oliba olio birjina estra, arrautzak, ahuakatea edo haziak.
- Saihestu itzazu koipe ase ugariko elikagaiak, besteak beste, haragi gorria, frijitu industrialak, hestebeteak, palma-olioa edo barrukiak.
- Murriztu jaten dituzun gozokiak eta opilak.
- Saihestu ultraprozesatuak eta janari azkarra.
- Murriztu alkohol kontsumoa eta azukredun edariak.
- Ez ezazu ahaztu ariketa fisikoa egitea.
Gogoan izan Lur Garmendiaren Kontsultan zure eskura gaituzula zalantzak argitu eta zure helburuak modu osasuntsuan lortzen laguntzeko. Profesionalen gure taldeak aholkularitza guztiz pertsonalizatua emango dizu, beti ere zure beharren arabera.