• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 683 59 63 75

NUTRIGENETIKA

Zer da Nutrigenetika?

Teknologia aurrerakuntzak gizakiaren genetikaren geneak identifikatzeko erraztasunak eman dizkigu. Honela, irensten ditugun elikagaien interakzio zuzena kontrolpean edukiko dugu.

dieta, lur garmendia, donostia, san sebastián, san sebastian, dietista, osasuna, osasungarri, salud, sano, sana, nutrición, nutrizioa, nutricionGenetikoki denok ezberdinak gara eta geneak ere pertsonaren arabera aldatzen dira. Ezberdintasun hauek edo geneen polimorfismoak elikagaien aurrean pertsona bakoitzak ezberdin jokatzea probokatzen du.

Nutrigenetikak pertsona bakoitzean zein elikagai diren onuragarri ala ez aztertzen du, nahiz eta beste pertsonari ez dion zertan berdin eragin. Bere helburua gaixotasunak ekiditea da elikadura egoki baten bitartez, betiere bakoitzaren profil genetikoan oinarrituz.

Zertan datza analisi nutrigenetikoa?

Analisia oso erraza da: behatz batetik odol tanta bat ateraz edota listu lagin bat hartuz egiten da. Lagin hau analisi nutrigenetikoan espezializatutako laborategi batera bidaltzen da eta analisiaren emaitza dagoenean, nutrizio profesional batek txosten zehatz bat egingo du.

Txosten honen bitartez, profesionalak emaitzak azalduko ditu eta profil nutrigenetikoaren arabera gomendio zehatzak emango ditu. dieta, lur garmendia, donostia, san sebastián, san sebastian, dietista, osasuna, osasungarri, salud, sano, sana, nutrición, nutrizioa, nutricionAzkenik, dieta pertsonalizatu bat egingo du bizitza kalitatea hobetzeko eta etor daitezkeen gaixotasun posibleak saihesteko.

Emaitzak eta gomendioak azaltzen diren txostena pazienteari emango zaio. Lagina egiteko ez da baraurik joan behar eta medikamenduak hartzeak ere ez du garrantzirik edukiko. Azkenik, edozein ordutan egin daitekeen froga da hau.

Nork egin behar du analisi nutrigenetiko froga?

Bere osasuna kezkatzen dion edozein pertsonek egin dezake froga hau. Ez du adina eta sexuarekin zerikusirik. Hala ere, lehenbailehen egiten bada analisi hau, lehenago ekidin daiteke arriskua.