• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 683 59 63 75

NUTRIZIO KONTSULTA

Kontsultaren helburua elikadura arazoak era pertsonalizatuan zuzentzea izango da. Helburu hau lortzeko, pertsonaren ohiturak, gustuak eta egoera fisiko zein nutrizionalak aztertuko dira. Ikerketa hau egin ondoren, dieta pertsonalizatu bat egiten zaio pazienteari. Gainera, elikadura hobetu edo konpontzeko beharrezkoak izango dituen irizpideak emango zaizkio aurrera egin ahal izateko helburu honekin.

Consultoría de nutrición

Era osasungarri eta atsegin batean jateak kanpo zein barrutik ondo sentiarazten lagunduko dizu. Zure beharretara hobekien moldatzen den elikadura zein den jakin nahi duzu?

  1. Gorputzaren konposizio ikerketak: Inpedantzia bioelektrikoaren bitartez, gure gorputzaren konposizioaren datu garrantzitsuak ezagutu ditzakegu. Horien artean, gorputzeko ura, koipea eta giharretako masa portzentajeak ezagutuko ditugu. Datu hauek egoera fisikoaren jarraipena eta eboluzioa egiten lagunduko digu.
  2. Metabolismo basalaren ikerketa (zeharkako kalorimetriagatik): Bizitzen jarraitzeko eta funtzio fisiologikoak (zirkulazioa, arnasketa etab.) ondo ibiltzeko beharrezkoa den energia-kontsumoa da. Honen eta gastu energikoaren inguruko azterketak, gure beharretara moldatzen diren dieta pertsonalizatuak egitera laguntzen digute. Ikerketa hau zeharkako kalorimetriaren bitartez egiten da.
  3. Berrezitako nutrizioa: Berrezitako nutrizioa mailakako ikerketatzat hartzen da. Hurrengo alderdiak hartzen ditu kontuan:  Aukeraketa, konbinazioa eta elikagaien ezaugarriak, Sukaldaritza teknika osasungarrienak, Giza organismoaren funtzionamendua, Elikatzeko ohitura egokienak.
  4. Dieta pertsonalizatuak: Gustu, ohitura eta preferentzietara egokitutako dietak. –Goserik pasa gabeko dietak. –Behar energiko zehatzetara oinarritutako dietak. –Dieta aktibo eta askotarikoak.