Mendebaldeko herrialdeetan, minbizi kasuen %30 dieta desegoki bat eramateri dagokio. Horrela tabakoaren atzetik dieta minbizia saihesteko bigarren kausa gisa agertzen da. Dietarekin erlazio zuzena daukaten minbizi moten artean hauek aurki ditzakegu: bularreko minbizia, endometriokoa, prostatakoa, maskurikoa, pankreasekoa, gibelekoa, ahokoa, esofagokoa, urdailekoa edo hesteetakoa.
Gehiegizko pisua duten pertsonek ere minbizia izateko arrisku handiagoa dute. Honela, dieta zuzen bat eramatea gaixotasunak ekiditeko aukera zuzen bat izan daiteke.
Bestalde, tratamenduan dagoen gaixo batentzat ere dieta osasuntsu bat eramatea oinarrizkoa izango da. Izan ere, tumoreari eta tratamenduak daukan agresibitateari aurre egiteko ezinbestekoa izango da energia edukitzea behar bezala egiteko errekuperazioa.
Osasuntsu gauden jakiteko GMIa (Gorputz Masa Indizea) neurtu beharko dugu; pertsona baten indizeak 18,5etik behera ematen duenean ez da osasuntsutzat joko.
Kolesterola edo triglizerido altua edukitzeak gaixotasun kardio-baskularra izateko arriskua ekartzen digu. Izan ere, plasmako kolesterola 200mg/dl-tik gora dagoenean, ‘hiperkolesterolemia’ ematen da gorputzean eta honek, arteriosklerosia ekarriko du.
Horrenbestez, gorputza osasuntsu mantendu nahi badugu, honen kontrola ezinbestekoa izango da. Honetarako, HDL eta LDL-ak baloreen artean egon beharko dira, dieta osasuntsu eta ariketa fisikoaren laguntzaz adibidez.
Triglizeridoen balorea 200mg/dl-tik gora dagoenean ‘Hipertriglizeridemia’ gaixotasuna emango da. Gorputzean gehiegizko energia sartzen denean, soberan dagoena gantz bilakatuko da eta honela, triglizerido egin. Bestalde, gehiegizko balorea edukitzean, gaixotasun kardiobaskularra sufritu dezakegu, eta honetan ere, dieta beharrezkoa izango dugu balio horiek orekatu ahal izateko.
Odolean presio sistolikoa 16tik gora eta presio diastolikoa 9tik gora dagoenean ematen da hipertentsioa. Honek, gaixotasun kardiobaskular larriak eragin ahal izango ditu, beraz, goiz detektatzea eta tratamendu egokia ezartzea ezinbestekoa izango da.
Hipertentsioak dieta berezi baten jarraipen egokia eduki behar du; batzuetan, medikazioarekin batera, odol presioa normalizatzeko eta besteetan, botikak murrizteko.
Diabetesa gure gizartean dagoen gaixotasun kroniko ohikoena da. Hau gertatzen denean pankreasak ezin du intsulina behar den moduan ekoiztu (lehen motako diabetesa) edota ehunek ezingo dute behar den moduan erabili (bigarren motakoa).
Glukosa gorakada hau ondo kontrolatzen ez bada, gure sistema kardio-baskularra, giltzurruna, erretina eta beste zenbait organo kaltetu ditzake. Honela, ezinbestekoa da diabetes gaixotasuna ondo ezagutzea, dieta egokitu bat eramatea eta ariketa fisikoa egitea.
Diabetiko baten elikadura egokituta beharko du hartzen dituen medikazioei, ezaugarri pertsonalei eta bizitza ohiturei. Gaixotasun honetan, dieta osasungarri bat mantentzea izango da bizi kalitate on bat lortzeko egokitu beharko dugun lehen pausua.
Digestio gora-beherak sintoma ezberdin asko ditu, besteak beste: azidotasuna, mina, gasak, astuntasuna, digestio txarrak, botakak, beherakoak… Sintoma guzti hauek gaixoaren jateko gogoari eragin dezakete, askotan elikatzeko beldurra edukitzen dute gaizki ez pasatzeko, baino honek desnutriziora eraman dezake gaixoa eta ez litzateke egokiena izango. Kasu hauetan, dieta egokitu bat edukitzeak asko lagunduko lioke, desnutrizioa saihestuz, sendatuz edota sintomak murriztuz.
Ahoa, faringea, esofagoa, urdaila, besikula, behazuna, gibela, pankreasa eta hesteetako prozesu patologikoetan dieta terapia oso erabilgarria da betiere.
Osteoporosia, hezur-masa galera bat da, hezurra porotsua eta hauskorra bihurtzen da eta hauek guztiz hausteko arriskua handitzen du. Espainian 3,5 miloi pertsona baina gehiagok jasaten dute gaixotasun hau (batez ere, emakumezkoak eta 65 urtetik gorakoak).
Gaixotasun hau jasaten duten pertsonen artean gehien nabarmentzen ditugunak hauek dira: arraza zurikoak, emakumezkoak, adineko jendea, erretzaileak, alkohola normaltasunetik at edaten dutenak, mehetasuna jasaten duena, botika espezifiko batzuk hartzen dituztenak, gaixotasun ezberdinak dituztenak, ingurumen faktore ez egokietan bizi direnak eta jateko ohitura txarra dutenak. Hortaz, gaztarotik ondo elikatzen ikasteak eta ohitura egokiak eramateak gaixotasun hau moteldu edo saihesten lagunduko du. Behin gaitza dugunean, ezinbestekoa izango dugu D bitamina eta kaltzio handia daraman dieta bat egitea.
Gaixotasun hau azido urikoa odolean gizonezkoetan 7,5 mg/dl-tik gora eta emakumezkoetan 7mg/dl-tik gora dagoenean ematen da. Azido urikoa altu edukitzearen arrazoia dieta desegokia edo gure gorputz propioaren ekoizpen txarra izan daiteke.
Gainera, hiperurizemiak hezueria ekar dezake. Hezueria urato gordailuetan eragiten duen gaixotasuna da; izan ere, artikulazioetan azido gatzak sortzen dira eta azido hauek min zorrotza sortzen dute “hezueria atakea” eraginez. Normalean mina oineko behatz potoloan izaten hasten da, nahiz eta beste hainbat lekuetan (ukondoetan, orkatiletan, sorbaldan…) eragina izan dezaken. Hiperurizemia purina daramaten elikagaiak murrizten eta elikaduraren erabilera egokia jarraitzen kontrolatu daiteke.
Kalkulu-heziketen sorrerak, gernu-bideen bitartez pasatzea eragin dezake. Honek, giltzurrun-koliko edo nefritiko-koliko izenarekin ezagutzen dugun mina sortzen du.
Harritxo hauek hainbat arrazoiengatik sor daitezke. Horien artean, pertsonaren joera genetikoak garrantzi handia dauka. Kalkuluen arabera, dietak konposizio desberdina izango du.