Emaitza 18’5 eta 25 artean kokatzen denean, pertsona hori osasuntsu dagoela esaten da, eta ez luke aldaketa nabarmenik beharko. Bestalde, pertsona horrek beti eduki lezake pisu aldaketaren bat, baina betiere kontuan hartu beharko du, barometro horren barnean egon beharko duela osasuntsu egoteko. Nahi dugun pisuan egoteak ez du esan nahi elikadura ona dugunik. Elikaduran oreka egon behar da eta proportzioak ere logikoak behar dute izan, hori baita osasunaren sekretu nagusiena.