• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

KIROL ELIKADURA

Kirolari baten dieta, beste edozein egoeratan bezala, orekatua izan beharko du. Lehiaketan dagoen kirolariarentzat, batez ere, energia kantitateak garrantzi berezia edukiko du. Dieta pertsona bakoitzaren beharretara egokituta egon beharko du, ariketaren iraupena, baldintzak eta jardueraren arabera egokitua, hain zuzen ere.

nutrición deportiva, nutrición, nutrizioa, kirol elikadura, kirola, alimentación, salud, sano, osasungarri, osasuna, dietaKasu honetan, karbohidratoak, koipeak, bitaminak, mineralak eta proteina kopuruak kontuan eduki beharko dira. Hidratazioa kirolari batentzat ere gakoa izango da erresistentzian, errendimenduan eta abiaduran ondo ibiltzeko.

Dieta desberdina izango da momentuaren arabera:

  • Hasierako dieta: Oinarrizko dieta batekin hasi beharko da, denetarik daukan dieta batekin. Karbohidratoak, gantzak eta proteinak kontuan edukita elikagai fresko eta naturaletan oinarrituko den elikadura izango da (esnekiak, frutak, barazkiak…)
  • Hobekuntzarako dieta: Fase honetan atletak proteina gehiago jan beharko ditu bere indarra handitzeko.
  • Entrenamendu aurreko dieta: Entrenamendu aurreko dieta energia gordetzeko eta gabezia egoerak saihesteko balioko digun dieta izango da.
  • Prestakuntza garaiko dieta: Kirolaria lehiaketa garaian dagoenean nutrienteen kantitateak honen beharretara egokitu beharko da. Etapa honetan, elikagaien aukeraketa fina egingo da, kirolariak hobeto toleratzen dituen horiekin, hain zuzen. Likidoei garrantzi handia eman beharko zaie honetan ere.
  • Errekuperazio dieta: Lehiaketa aurretik eta bitartean galdu diren sustantziak zaharberritzea izango du helburu.

Azkenik garrantzitsua da esatea, kirolari bakoitzak bere energi beharrak izango dituela;  beraz, dieta oso pertsonalizatua izan beharko du.