• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

Elikaduraren garrantzia gripearen aurrean

Elikaduraren garrantzia gripearen aurrean

Urteko hilabete hotzenak gripearen eta hozturen garaia ere badira. Tenperatura baxuek birusen aurrean kalteberago bihurtzen gaituzte, eta, jendez betetako leku itxietan denbora gehiago igarotzeak ere errazago kutsatzea eragiten du. Zorionez, elikadura izan daiteke sendagairik onena, dieta osasuntsu batek gaixotasunak prebenitu eta haiei aurre egiten lagunduko baitigu.

Gripea prebenitzeko jarraibide egokiak

Gripeak eta hozturak saihesteko, birusek eragindako ohiko gaixotasunak, lehenengo urratsa bizi-estilo osasuntsua izatea da. Garrantzitsua da immunologia-sistema sendotzen duten bitamina eta mineral ugariko dieta anitzari jarraitzea, eta alkoholaren edo tabakoaren kontsumoa zein gainerako ohitura txarrak saihestea. Ariketa fisiko pixka bat egitea, ongi lo egitea eta eguneroko higienea zaintzea, eskuen garbitasuna gehienbat, prebentziorako arma onak dira.

Zer jan gaixotu garenean?

Gripea eta hozturak sarri etxean atseden hartuz eta pazientziaz igaro behar dira, baina bere onera itzultzen eta sintoma gogaikarriak arintzen lagun diezaiokegu gorputzari. Hasteko, ohikoa da egunean zehar likido gehiago edatea, deshidratazioa saihesteko eta toxinak gernuarekin kanporatzeko.

Maiz gose ez bagara ere, kaloria ahorakina areagotzea gomendatzen da, gorputzak ere metabolismoa areagotuko duelako gaixotasuna hobeto sendatzeko. Zopak, saldak eta barazki kremak ongi sartzen dira, eta sodio ugari dute, beraz, oso egokiak dira gorputzaren tenperatura erregulatzeko.

Fruta fresko edo erreak ere barneratu ditzakegu, etxeko zuku eta irabiakiez gain, eta barazki batzuk ere sartzea komeni da barazki produktuen ahorakina indartzeko. Laranjak, mandarinak eta pomeloak komeni dira gehienabt, C bitamina zein antioxidatzaile asko dutelako.

Oso komenigarriak dira infusioak eta eztia propoliarekin, eztarria ongi lubrifikatu eta hantura gutxitzeko. Tea, jengibrea eta beste belar batzuk, kamamila, menda edo erle-belarra ere aukera onak dira, hidratazioa mantentzen ere laguntzen baitute.

Garrantzitsua da heste-flora zaindu eta sendotzea, eta horretarako oso onak dira bifidusa duten jogurtak edo kefirra. Digestioan laguntzen duten elikagaiak dira, eta erraz nahas daitezke fruta edo fruitu lehorrekin, zeinak oso nutritiboak diren eta energia handia ematen duten.

Ongi elikatzea ezinbestekoa da gure osasunarentzat eta berebiziko garrantzia du gaixotasunen aurrean. Horregatik, Lur Garmendiaren kontsultak dieta pertsonalizatuak diseinatzearen alde egin du, bakoitzaren arabera eta une bakoitzeko beharretan oinarrituta. Utzi iezaiozu gure profesionalen taldeari azaltzen zein den zure helburuei hobeen egokitzen zaion elikadura zein den eta gozatu bizimodu osasuntsuaz urte osoan zehar.