• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

DIETAN EGON IRTETEARI ETA GOZATZEARI UKO EGIN GABE

Mediterraneo dieta, zure laguntzaile hoberena.

UDAZ GOZATU ETA ESAN AGUR GEHIEGIZKO KILOEI

Lasaitzen garen oporretako egunetan,”bikini operazioa” deitzen diogun hilabeteetako entrenamendu edo lan gogorraren ondoren, sentsazio mingotsez betetzen gara, ez bakarrik galdutako kiloak irabazi ditugulako, baizik eta kiloren bat gehiago gehitzen diogulako gure pisuari. Baina ez kezkatu, jakin oporretako egunetan janari onaz gozatuz pisua mantentzea posiblea dela.

Hainbat ikerketek zehazten dute udako oporretan egiten diren gehiegikeri eta ohitura txarren ondorioz, 3 eta 5 kilo bitartean irabaz ditzazkegula.Baina ez larritu, Lur Garmendia elikadura kontsultatik aholku batzuk eman nahi dizkizugu zuk zeuk bertan egiazta dezazun janari atseginak udan baimentzea posible dela inongo gramo bakar bat ere irabazi gabe…hartu oharrak!

MEDITERRANEO DIETA, ZURE LANGUNTZAILE HOBERENA

Entsalada edo zopa hotza bezalako elikagai arin eta freskoak hartzen baditugu, energia gehiago izango dugu eta gainera kaloria gutxiago eskeiniko dizkiogu gure gorputzari. Elikaduran adituak bezala, Lur Garmendia kontsultan badakigu mediterraneo dieta funtsezkoa dela bizitza osasuntsua eramateko,baina ez bakarrik udan, baizik eta urte osoan zehar.

Zure armairu eta hozkailuan sasoiko zerealek, barazkiek, frutak, arrain zuriek eta urdinek, haragi zuriek eta gorriek, esnekiek edo arraultzek ez dute inoiz falta izan behar, zure gorputzerako onura ugari eskeintzen bait dituzte. Postreari buruz hitz egiten badugu fruta zure aukerarik hoberena izan beharko luke.

Ez genioke bazkari on edo udako afari goxo bati uko egin behar,baina pasako bagina gogoratu ez dugula amore eman behar, eta dieta eta gehiegikerien arteko oreka mantentzen jakin behar dugula.

AUKERA OSASUNTSUAK

Alkohola hartzea atsegin baduzu, gogoratu garagardo bat osasuntsuagoa dela eta koktel batek baino kaloria gutxiago dituela, azukre kantitate handiagoak ditu eta. Eta aitzitik, izozki bat jatea gustuko baduzu, kontutan hartu edari izoztu eta izoztutako jogurtak aukera onak direla.

EZ GADU OHITURA ONAK

Gakoa oso erraza da, ez itzazu ohitura onak gal eguzkiak estutzen duelako eta zure elikadura ohitura osasuntsuekin jarraitu ariketa mantenduz eta egunean 5 otordu eginez. Hori bai, tenperatura altuengatik gomendagarria da egunean bi litro ur edatea ondo hidratatuta egon gaitezen.

Erraza ezta? oraindik zalantzak badituzu ez arduratu, Lur Garmendia elikadura kontsultan aholkurik onenak emango dizkizugu zure uda osasungarria izan dadin dibertsioari uko egin gabe,eta ondoren elikadura pauta osasungarrietara arazorik gabe bueltatu zaitezen.