JATEKO PORTAERAREN ALDAKETAK:
Anorexia eta bulimia, geroz eta sarriago agertzen diren gaixotasun larriak dira.
Anorexiaren sintoma nagusiak: pisua irabazteko beldur bizia, beren buruak lodi ikustea errealitatean ez daudenean, normaltasunetik beherako pisua edukitzea eta emakumeetan hilerokoaren galera izango dira .
Bulimian beste sintoma batzuk ematen dira: gehiegizko elikadura pasarteak errepikatzen dira, horren ondoren oka eginez diuretiko eta laxanteak erabiliz edo norberak eraginda, gehiegizko ariketa egitea eta baraualdi luzeak pasatzen.
Nahiz eta gutxiago ezagutzen den, era berean ohikoa da era sobreingesta pasarteak errepikatzea.
Hezitzaile nutrizionalen papera kasu hauetan, elikadura hezkuntza bat egitea izango da, nutrizioari buruzko mitoak eta ideiak suntsituz. Informazio zehatza eman beharko zaie dieta normalizatu eta ohiturak aldatzeko.