• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

Ezeztatu beharreko elikaduraren inguruko okerreko usteak

Ezeztatu beharreko elikaduraren inguruko okerreko usteak

Ezeztatu beharreko elikaduraren inguruko okerreko usteak

Elikagaien inguruan sinesmen popular batzuk daude, zeinak behin eta berriz errepikatuta, egia direla uste dugun, baina ez duten oinarri zientifikorik. Elikagaien inguruko okerreko usteak dira, gure dietan akatsak egitera bultza gaitzaketen oinarritik gabeko kondairak. Gaur ikusiko ditugun mitoak bezalakoetan ez erortzeko, nutrizioaren profesional baten esperientziara jo, mehetu edo elikadura hobetu nahi baldin baduzu.

Koipe guztiak dira txarrak eta loditu egiten dute

Koipeak funtsezko elikagaiak dira dietarentzat, prozesu metabolikoetan oinarrizko betekizunak dituztelako. Garrantzitsuena haiek bereizten jakitea da, “onak” zein diren jakiteko eta haiek neurri egokian hartzeko. Koipe poliasegabeak eta monoasegabeak, omega 3 eta omega 6 koipeak oso osasuntsuak dira eta pisua galtzen ere lagundu gaitzakete. Oliba olioan, fruitu lehorretan, ahuakatean edo arrain urdinetan aurki ditzakegu.

Platanoak loditu egiten du

Platanoak asko loditzen duela uste da, sagarrak eta beste hainbat frutek baino kaloria gehiago dituelako. Halere, oso osasuntsua da eta kaloria gutxi ditu, eta beste elikagai asko gehiago ditu, potasioa esaterako. Karbono hidrato gutxi dituenez eta zuntz, mineral eta bitamina ugari oso lagungarria da dieta orekatu batean mehetzeko.

Bazkal ondoren loditu egiten du frutak eta kalte egiten du

Fruta guztiak dira oso osasuntsuak, berdin dio egunaren zein unetan jaten dugun. Bazkal ondoren jan behar ez dela esaten duen mitoak ez du inongo oinarririk: propietate osasuntsu berberak eta kaloria gutxi ditu, edozein momentutan. Bazkalorduen artean gosea baretzeko eta bazkal ordura urdaila hutsik ez iristeko lagungarria bada ere, oso aukera ona da postre gisa jateko ere, goxoak saihesteko.

Laranja-zukua berehala hartu beharra dago bitaminak galtzen dituelako

Ziurrenik gure amei edo amonei entzun diezun ohiko esaldi bat da, baina ez du oinarri zientifikorik. Ikerketa askok egiaztatu dute zukuaren bitaminak fruta zukutu eta 12 ordura arte ez dira galtzen. Zuku naturalaren eduki nutrizionala tenperatura oso altuetan berotzen badira bakarrik galduko dira, 120 gradutik gora.

Zenbat eta gutxiago jan, are gehiago argalduko zara

Dieta oso murriztuek porrotera eramaten gaituzte eta oso arriskutsuak izan daitezke. Gero eta gutxiago jaten badugu, metabolismoa moteldu egiten da eta gero eta zailagoa izango da argaltzea, eta baliteke modu osasuntsuan pisua galtzeko beharko ditugun oinarrizko mantenugaien gabezia izatea. Oso gutxi jateak yo-yo efektua eragiteko arriskua dauka, antsietatearen ondorioz, galdu den pisua baino berreskuratu daiteke eta. Are gehiago, garrantzitsua da behar bezala jaten ikastea eta ariketa fisiko egokiak egitea, eta, horretarako dieta pertsonalizatua planifikatzen lagunduko digun nutrizioko profesional bat da onena.

Glutenik gabeko dietak argaldu egiten du

Modan jarri da glutenik gabeko dieta, zenbait pertsona famatuk haren ustezko bertuteak goraipatzen dituztela eta. Supermerkatuak glutenik gabeko produktuz bete da, zeinak osasuntsuagoak direla esaten diguten, baina ez da egia. Glutenik gabeko dietari jarraitzeko arrazoi bakarra glutenari intolerantzia badugu da, berez ez baitu argaltzen eta ez baitu zertan osasuntsuagoa izan. Glutenik gabeko hainbat eta hainbat produktu dago batere osasuntsu ez direnak.

Light produktuak osasuntsuagoak dira

Produktu bat “light” edo “arin” gisa agertzeak esan nahi duen bakarra da kategoria bereko beste batek baino kaloria gutxiago dituela, baina horrek ez du esan nahi osasuntsuagoa denik: gehienek kaloria ugari dituzte. Halaber, light elikagai gehiago jateko joera dugu light denez gutxiago loditzen duelakoan. Light opiltxoa opiltxo izaten jarraitzen du, beraz, ez da oso komenigarria.

Mito bat behin eta berriro errepikatzen denean, egia dela pentsa dezakegu azkenean. Horregatik, oso garrantzitsua da lagunduko eta zuzenduko gaituen profesional batengana jotzea. Lur Garmendia nutrizio Kontsultan adituak gara arreta guztiz pertsonalizatua ematen zure helburuak lor ditzazun, sinesmen oker edo hiri-kondairarik gabe.