• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

Gabon osasuntsuez gozatzeko jarraibideak

Gabon osasuntsuez gozatzeko jarraibideak

Gabon osasuntsuez gozatzeko jarraibideak

Gabonak gehien espero ditugun garaietako bat da, baina baita beldur gehien diogunetako bat ere bada, dietan daudenentzat edo loditzerik nahi ez dutenentzat. Badirudi Gabonak gehiegikeriak egiteko aitzakia direla, baina, zentzu komun pixka batekin, gabon osasuntsuak eta zaporetsuak ere bizi ahal izango ditugu, baskulari beldurrik izan gabe. Lur Garmendia nutrizio-kontsultatik, zenbait aholku eman nahi dizkizugu opor hauek garesti ez ordaintzeko.

Egun bereziak bakarrik ospatu

Gabonak bi astera arte luzatzen dira, baina egun bereziak bakarrik ospatuko ditugu, Gabon gaua, Eguberri eguna, Gabon zaharra eta Errege eguna. Egun berezi horietan kapritxoren bat edo beste jan ahal izango dugu, gure eguneroko elikaduratik zertxobait irteten, baina beti ere burua erabiliz. Gogoan izan Gabonen benetako zentzua maite ditugunokin elkartzea eta beti gogoratuko ditugun uneak haiekin bizitzea dela, eta ez guztia leihotik bota eta bazkari oparoak bata bestearen atzetik egitea.

Gehiegi jan dugun egunen artean konpentsatu

Gabon gauan edo Gabon zaharretan afaria oparoagoa bada, egun horretan arinago jan dezakegu eta hurrengo egunetan gure etxeko menuak prestatu ditzakegu, etxeko ohitura osasuntsuen ohiturara itzuliz. Bereziki garrantzitsua da barazki eta fruta ugariko platerak sartzea, eta baita lekaleen anoa arinak ere, jaietako menuetan egoten ez direnak eta urdailari atsedena emango diotenak betekada baten eta hurrengoaren artean.

Eguneroko ariketa fisikoari eutsi

Gabon osasuntsuagoak bizitzeko beste alderdi garrantzitsu bat aktibo jarraitzea da, nagiak atera. Zoaz gimnasiora, bizikletan ibili, korrika egin, lagunen artean futbol partida bota, igeri egin edo ibilaldiak egin etxetik kanpo, eta sasoian egoteaz gain, metabolismoa aktibo izaten jarraituko duzu. Familian etxetik kanpo gozatzeko aukera bikaina da, patinatzera joan edo antolatu txangoak. Eta eguraldiak laguntzen ez badu, etxean erraz egin ahal izango ditugun ariketa-errutinak ere ezarri ahal izango ditugu, eta egunero, igogailua hartu ordez, eskaileretatik igo gaitezke.

Gozatu familiarekin bazkaltzen, baina iparra galdu gabe

Nahiz eta Gabonetako menuak oso oparoak izaten diren, iparra galdu gabe ere bazkaldu dezakegu familia osoarekin. Zer jaten dugun jakin behar dugu, eta kaloria gehien duten janari gehiegi ez jan, besteak beste, frijituak, gantz aseak, alkohola edo gozokiak. Gabonetako beste plater osasuntsuago batzuk aukera ditzakegu: barazki-kremak, arrainak labean edo itsaski egosia, eta fruta freskoarekin prestatutako postreak, mazedonia esaterako. Ez da ezer gertatzen turroi apur bat edo polboroien bat jateagatik, beti ere egun berezietan baldin bada.

Gabonak ez dira une onena argaltzeko, baina jarraibide horiei jarraitzen badiezu, kilorik ez hartzea ere posible da. Eta, gogoan izan, Lur Garmendia kontsultan adituak gara nutrizio-aholkularitza pertsonala ematen, eta zure neurrirako dieta osasuntsuak eta goxoak sortzen, ongi jateari utzi behar ez izateko, baita Gabonetan ere!