• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

Osasuntsu jatea, Irudimena sukaldean

Osasuntzu jatea, irudimena Sukalean

NORK ZIOEN OSASUNTSU JATEA ASPERGARRIA ZELA?

Askotan, janari osasuntsu, osasungarri eta gantz baxukoa entzuten dugunean, zalantza asko sortzen zaizkigu. Batetik badakigu horrela jatea ona dela gure osasunerako, baina bestetik, osasuntsu jaten badugu jatea den plazer handi horretaz gozatuko ez dugun sentsazio gogaikarria sortzen zaigu.

Osasuntsu jaten baduzu jaki on aberatsaz ezin izango duzula gozatu uste duzu? Berri onak, mito hau faltsua da. Osasuntsu jateko modara apuntatu nahi baduzu jateko plazerrari uko egin gabe, irakurtzen jarraitu…

AUKERAN GUSTUA DAGO

Lur Garmendia kontsultatik aholku batzuk emango dizkizugu osasuntsu jatea ez dela aspergarria egiazta dezazun.

Egin behar duzun lehena produktu osasuntsu, eta era askotakoak erostea da: sasoiko fruitu eta barazkiak, arrain eta haragi zuriak, arrautzak, babarrunak, egoskariak… Eta dena espezia-mota guztiez presta dezakezu! Horrela ez duzu gatzik erabili behar izango eta zure platerek askoz zapore gehiago izango dute.

UTZ EZAZU ALDE BATEAN MONOTONIA ETA JAR EZAZU DIBERTSIO ZURE MAHAIAN

Jarri irudimena martxan eta presta itzazu zure ahosabaiak osasunez gozatuko dituen plater desberdinak. Sukaldaritzako liburu bat erabili dezakezu, baina zure osasuna afektatua izan ez dadila eta zure gorputzak beharrezko mantenugai guztiak xurga ditzala nahi baduzu, elikadurako espezialista baten esku jartzea gomendatzen dizugu.

Lur Garmedia-n dieta osasungarri eta zaporetsuak sortzen adituak gara, janez diberti zaitezen. Zergatik? Badakigulako zer den gustatzen zaizuna eta zer den ona zuretzat.