• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

Likidoen erretentzioa udan

Likidoen erretentzioa udan

Hantura eta ezerosotasuna, bolumen handiagoa, itxuraz gizentzea… inoiz denok sentitu ditugun sintomak dira, eta oso ohikoak dira udan: likidoen erretentzioaren sintomak dira. Zorionez, haren kausak ezagututa, hura saihesteko eta haren efektuak arintzeko beharrezko ohitura aldaketak barneratu ditzakegu.

Zer da zehazki likidoen erretentzioa?

Gorputzeko ehunetan likido gehiegi metatzeari esaten zaio likidoen erretentzioa. Beste patologia edo gaitz batzuen sintoma izan badaiteke ere, giltzurrunetako edo gibeleko gaixotasunena esaterako, oro har zirkulazio-sistemarekin egoten da lotuta.

Zainak handitzen direnean, odol jarioa mantsoagoa izaten da eta ura kapilarretan doa pilatzen. Hortaz, gorputzak ezin ditu likido guztiak kanporatu eta ehunetan erretentzioa gertatzen da, hantura eraginez. Udan izaten den tenperatura igoerak odol basoak are gehiago dilatatzea eragiten du.

Kausa eta sintoma ohikoenak

Beroaz gain, gure jarduerak baztertzeak ere likidoen erretentzio hori areagotu dezake, eta ohikoagoa izaten da emakumeen artean, hilerokoarekin lotutako hormona-zikloekin ere baitago lotuta. Ohiko kausen artean barazki urriko dieta, sodio gehiegikoa, ur gutxiegikoa, prozesatutako elikagai eta azukre gehiegikoak daude. Gutxiegi mugitzeak eta arropa estuegia erabiltzeak ere eragina du zirkulazio txarrean.

Likidoen erretentzioak hainbat sintoma ditu, horien artean nabarmenenak:

  • Gorputzaren bolumena areagotzea, sabelaldean gehienbat.
  • Gorputz-adarren hantura, orkatilena eta hankena gehienbat.
  • Hanka astunak eta nekatuak, mugitzen ez bagara ere.
  • Arrazoirik gabe bat-batean gizentzea edo argaltzeko zailtasuna.
  • Gernu-maiztasunaren jaitsiera, komunera gutxiago joatea.

Nola saihestu dezakegu likidoen erretentzioa udan?

Nahiz eta uda gozatzeko garaia den, ez ditugu urte osoko ohitura onak ahaztuko! Garrantzitsua da hidratazioa zaintzea, ur gehiago edanez, eta fruta eta barazki gehiago janaz, horiek ere asko hidratatzen baitute. Gainera, prozesatutako elikadurak saihestu eta janarian gatz kopurua murriztu behar dugu, eta haien ordez usain-belarrak eta espezieak erabili beharko genituzke.

Ez dugu ahaztuko zirkulazioa hobetzen eta pisu egokiari eusten lagunduko digun ariketa fisikoa erregulartasunez egitea. Korrika egitea, bizikletan ibiltzea, igeri egitea edo oinez ibiltzea guztiz bateragarriak dira udako oporrekin. Saihestu ordu beroenak.

Likidoen erretentzioa duzula uste baduzu edo garai honetan jarraitzeko ohiturarik osasuntsuenen inguruan zalantzarik baduzu, gogoan izan onena aholkularitza profesionala izatea dela. Lur Garmendia Nutrizio Kontsultako adituen taldea eskura duzu zure helburuak lortzen laguntzeko eta zure beharren araberako arreta pertsonalizatua emateko.