• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 683 59 63 75

OBESITATEA ETA GEHIEGIZKO PISUA

Pisua galtzea

Pisua galtzeak ez dakar ez gosez hiltzea ezta nekez jarraitu daitekeen dieta bat egitea. Modu osasuntsu batez pisua galtzeak, elikadura ohiturak aldatzea eta pertsona bakoitzari egokitutako dieta jarraitzea dakar: gustoko dituen elikagaiei, ohiturei eta energi beharrei egokitutakoa…hori guztia modu progresibo batean.

Kontsultan pisua galtzeko eta osasuntsu mantentzeko plan pertsonalizatuak egiten ditugu, ez dugu guztiontzako berbera den metodologia orokorra aplikatzen, baizik eta pertsona bakoitzaren egoera aztertuta hari egokitutako menua egiten dugu: elikatzeko modu berri bat, mantendu daitekeena, eta bakoitzaren nahiei egokitutakoa, azken finean desiatzen den egoera fisikoa izateko aukera ematen duena.

Esandakoa betetzeko 2 astero behin bisitak programatzen dira; bertan, eboluzioa aztertzen da, pisua galtzeko menuak aldatzen dira, zalantzak argitu eta ohiturak aldatuta betiko mantenduko den elikadura heziketa bat egiten da.

Gehiegizko pisua

Gehiegizko pisua, gure tamaina, sexua eta adinari dagokion pisua gainezka edukitzea da. scale-403585_1280Honen gehiegizkoa gorputzean gantz pilaketa bat dagoelako gertatzen da. Obesitateak osasun arazo bat da eta gaixotasun kardio-baskularrak, arnasketa arazoak, gibelaren gaixotasunak, kantzerrak, diabetesa, hezur eta artikulazioetan arazoak besteak beste ekar ditzake.

Pertsona bat “obeso”tzat hartzen da bere GMIa 30 baino altuagoa denean. Loditasuna gaixotasun kronikoa da, beraz hau hobetzeko dieta eta tratamendu bat beharko du. Kasu honetan dietaren helburua pazientearen bizimodu aldaketa bat egitea izango da eta aurrera begira denboran mantentzea elikadura eta bizitza osasungarri bat mantenduz.

Loditasunari aurre egiteko beharrezkoa da elikadura ikaskuntza bat, ez da bakarrik dieta bat bete behar, ikasketa bat beharrezkoa da elikagaiak nola aukeratu, nola sukaldatu edo nola konbinatu jakiteko. Ez da inoiz gosea pasa behar, ez dira dieta aspergarria edo astunak egin behar, ezin da diuretiko edo laxanteen eskuetan utzi gure osasuna… azken finean, elikadura heziketa batean beharra egon beharko luke beti, hori izango baita epe luzera begira osasuntsu mantentzeko zutabea.

Loditasuna eta gehiegizko pisuak erlazio oso zuzena daukate:

  • Arrisku Kardio-baskularrak
  • Diabetesa
  • Hipertentsioa