• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

Ohitura osasuntsuetara itzuli Gabonak eta gero

Ohitura osasuntsuetara itzuli Gabonak eta gero

Ohitura osasuntsuetara itzuli Gabonak eta gero

Gabon osasuntsuak igarotzen saiatu bagara ere, hainbeste jaiegun garesti atera zaizkigu. Urtarrila gure osasunean ere ohikotasunera itzultzeko hilea da, baina garrantzitsua da zentzuz egitea. Zaila egiten al zaizu elikaduran berriz ere ganorazko janarira itzultzea? Arreta pertsonalaren esku jarri, Lur Garmendiaren kontsultan egiten dugun bezala, zure ohitura osasuntsuetara itzultzeko.

Ohiturak modu ordenatuan berreskuratu

Ez du ezertarako balio egindako gehiegikeriez orain damutzea. Hobe da oroitzapen onak gorde eta orain ongi jateko ohitura onak pixkanaka berreskuratzea. “Mirari dietak” oso tentagarriak dira, baina dagoeneko badakigu mirariak ez direla existitzen: etengabeko eta pixkanako lana da gure helburuak lortzen lagunduko diguna.

Asko jatetik dieta oso murriztaile batera aldatzeak porrotera eramango gaitu seguruen; ez bakarrik osasuntsua ez delako, yo-yo efektuan erortzeko arriskua handiagoa delako eta galdu dugun guztia berehala berreskuratuko dugulako ere baizik. Horregatik, gure neurrirako aholkuak emango dizkigun nutrizionista profesional baten jarraibideei jarraitu behar zaie.

Goserik gabeko dieta orekatua

Bazkariak planifikatzeko garaia da, sasoiko barazkiei lehentasuna emanaz, gorputza desintoxikatzen laguntzeko. Sartu azak menuan, brokolia edo azalorea, besteak beste, eta baita barazki diuretikoak ere, alkatxofak eta apioa, esaterako, elikagai ugari eta oso kaloria gutxi baitituzte.

Aprobetxatu zitrikoen saioa dela, erradikal askeen aurka borrokatzeko eta bitamina, zuntza eta mineral ugari gehitzeko fruta hobezinak. Ezin dira gure dietan falta lekaleak eta zereal integralak ere, eta baita haragi gihartsuak ere, arrainak, oilaskoa edo indioilarra ere, zeinak hainbat modu osasuntsutan presta daiteke, plantxan edo lurrinean.

Ez dugu ahaztu behar arrautzek, arrain urdinek edo olio oliba birjina baliotsuak, esaterako, eskaintzen dizkiguten koipe osasuntsuen funtzioa, oxidatzaileen aurkako altxor gastronomiko oso aberatsak baitira.

Jarduera fisikora ere itzuli

Kirolen bat edo jarduera fisikoren bat aldika egitea funtsezkoa da urte berria sasoian hasteko. Dieta egiten bakarrik zaila da pisua galtzea, eta, horregatik, elikaduraren eta ariketaren konbinazio egokia da gure arrakastaren gakoa.

Hasieran zaila izan daiteke kirol jardueraren ohikotasunera itzultzea. Onena epe laburrean helburu txikiak ezartzea da, pixkanaka hobetzen joateko, beti ere profesional baten laguntzarekin, zeinak nola hasi azalduko digun.

Aholkularitza pertsonalizatu onena

Lur Garmendia nutrizio kontsultan, talde diziplinanitza dugu zure helburuak ahalik eta modurik onenean lortzen laguntzeko. Denok garelako desberdinak eta behar desberdinak ditugulako, banaka egiten dugu lan, eta dieta pertsonalizatuak diseinatzen adituak gara, goserik e dezazun sentitu.

Profesional onenek soilik orientatu zaitzakete bizitza erritmo egokia lortzeko eta zuri eta zure familiari hobeen egokitzen zaion dieta bilatzeko.