• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

Elikadura eta Minbizia

Elikadura eta Minbizia

Elikadura eta Minbizia

Minbizia faktore anitzeko gaixotasuna da, hau da, hainbat kausaren ondorioz ager daiteke. Horietako batzuk, genetika esaterako, gure kontrolpean ez badaude ere, minbiziaren prebentzioa gure esku dago: gakoa bizimodu osasuntsua izatea da. Elikadura egokia eta jarduera fisikoa egitea dira hura prebenitzeko ditugun tresnarik onenak.

Zenbat eta azukre gutxiago, hobe

Garrantzitsua da irentsitako karbono hidrato sinple eta finduak ahal den neurrian murriztea, oso indize gluzemiko altua baitute. Azukreak, zuriak gehienbat, eragin zuzen dute gure metabolismoan, eta odoleko azukre maila bat-batean igotzen dute, eta hantura areagotzen dute, ondorioz.

Minbiziaren zelulak glukosaz elikatzen dira, beraz, dietan azukre gehiegi erabiltzeak tumoreak garatzea erraztu dezake. Ez dugu ahaztu behar azukre gehiegi irensteak obesitatea eta diabetesa eragin dezakeela, eta horiek ere arrisku-faktoreak direla gaixotasunarentzat.

Janari prozesatu gutxiago eta benetako janari gehiago

Gaur egun, elikadura osasuntsutik urruti dauden janari prozesatu ugariz gaude inguratuta. Janari prozesatua gehigarri kimikoz betetako industria prestakuntzak dira, erakargarriagoak izan daitezen eraldatuak. Ezer ekartzen ez duten kaloriaz betetako produktu kaltegarriak dituzte, ez dute elikatzen eta, gainera, mendekotasuna ere sor dezakete.

Izoztutako pizzak, prozesatutako haragia, opil industrialak, litxarreriak edo aurretik prestatutako plater askok gantz ase, azukre eta gatz gehiegi dituzte eta haien kontsumoa askotariko minbiziren agerpenarekin daude lotuta. Horregatik, garrantzitsua da dieta naturala berreskuratzea, elikagai osasuntsu eta benetakoetan oinarritua eta elikagai ugari dituena.

Minbiziaren aurkako elikagaiak eta dieta osasuntsua, prebenitzeko baliabide onena

Elikadura osasuntsua da osasuna eta emozioak zaintzeko modurik onena eta, baita minbizia eta beste hainbat gaixotasun prebenitzekoa ere. Hori dela-eta, hainbat eta hainbat dira mediterranear dietaren onurak goraipatzen dituzten ikerketak: fruta eta denboraldiko barazki ugari, lekaleak eta zereal integralak, haziak eta fruitu lehorrak, goi-kalitateko proteinak eta koipe osasuntsuak, eta ahalik eta azukre, alkohol eta tabako gutxien.

Horrez gain, zure dietaren prebentzio-ahalmena sendotu dezakezu elikagai ugariko minbiziaren aurkako elikagaiak zure dietan sartzen, zeinak zure gorputza babestu eta sendotu ahal izango duten. Elikagai horien artean ditugu oliba olio estra, algak, jengibrea eta kurkuma, hosto berdeko barazkiak -besteak beste, espinakak-, kruziferak -brokolia, esaterako-, te berdea, soja, tofua eta fruitu gorriak, besteak beste.

Lur Garmendia nutrizio-kontsultan, badakigu elikadura egokiaren bitartez prebenitzea dela gaixotasunei aurre egiteko sendabiderik onena. Horregatik, atsegin handiz lagunduko dizugu zuri eta zure familiari egokitutako dieta osasuntsu onena diseinatzen. Ongi jateari uko egin gabe.