• C/ Bergara 20, esc Izq, 1ªA, Donosti
  • 943 42 29 91

Haurren gizentasuna: Hobeto aurrez ikustea sendatzea baino

Haurren gizentasuna

Gizentasuna gure gizartearen populazioko batzuei eragiten dion gaixotasuna da. Merezi duen garrantzia ez zaio ematen beti baina, zer gertatzen da etxeko txikienei eragiten dienean? Adin goiztiarretik ez bada aurrez ikusten, adin heldurako arazo larria bihur daiteke, horrela diabetes , hipertentsioa edo patologia kardiobaskularrak bezalako gaixotasunak pairatzeko aukera handiagoa piztuz.

HAMAR EUSKAL UMETIK BATEK GIZENTASUNA SUFRITZEN DU

Ikastetxeetan eta ikastoletan nutrizio-heziketa nahiko funtsezkoa da adingabeek ohitura osasungarri batzuk izaten ikas dezaten. Zorionez, Euskadin jada programak ezartzen ari dira ikasleen dieta eta elikadura hobetzeko. Horrela gizentasunaren aurkako prebentzioari laguntzen zaio, osasuna hobetuz eta ikasgeletatik kanpo umeen ongizatea sortuz.

FAMILIA OSOARI ERAGITEN DION ARAZOA

Lur Garmendia kontsultatik gurasoen garrantzia nabarmendu nahi dugu ohitura osasungarriak bere seme-alabei transmititzeko orduan, eguna esnekiak, karbohidratoak eta fruitua dauzkan gosari onarekin hasiz adibidez. Bazkalorduan neurrizko anoak zerbitzatzea garrantzitsua da ere, plater batetik bestera denbora bat itxarotea, asetasunaren sentsazioa handitzen lagunduz. Eta noski, ur asko edatea, ariketa fisikoa egitea, fruta jatea eta gozokien gehiegizko erabilera eta prozesatutako elikagaiak saihestea, erabakigarriak izango dira gizentasuna aurrez ikusteko edo bere kontra borrokatzeko.

Azken finean, familia osoak haurraren erregimen eta bazkari jarraibide berak hartu behar ditu, horrela adingabeak bere bizitzaren kalitatea hobetuko duten ohitura osasungarriak eramaten ikasiko du.